puri-purian dagoen gaia da adimen emozionalarena, eta hori lantzen ikastea oso garrantzitsua da, batez ere, haurrak tratatzeko garaian.
Horregatik, gaian sakontzeko asmoz, Adimen emozionala haurrekin hitzaldia antolatu du Herri Eskolako guraso elkarteak, Udaleko hezkuntza sailaren babesarekin. Bihar izango da hitzaldia, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara kultur etxean, eta Nerea Redondo izango da hizlaria.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertaratzen denak ikasiko du: «nola entzun, nola ohartu zure eta haurraren barne egoeraz, nola adostu haurrekin ekintza baten ondorioak, nola motibatu haurrak aldaketarako».