Bi urte dira Kronika Astigarragara iritsi zenetik. Horregatik, ebaluazio eta balorazio prozesu bat jarri du martxan Kronikak, irakurle eta taldeen iritziak jasotzeko asmoz.
Bi bilera, bihar eta etzi
Iritzia emateko bi bide ireki dira. Alde batetik, pare bat bilera egingo dira herriko talde eragileekin. Aurrenekoa bihar izango da, 12:00etan; eta bigarrena, etzi, 19:00etan. Biak kultur etxean izango dira.
Bestetik, ale honetan dagoen inkesta betetzeko aukera izango dute irakurleek, eta ondoren, Udaletxean, kultur etxean eta hainbat dendatan dauden kaxetan utzi.