Maitane Guerrero txapeldun eta Hoki gertutik segika

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 16a, 01:00

Igandean jokatu zen Uda­be­rriko Lasterketa Donostian; Gipuzkoako 10km-tako Txa­pel­keta, hain zuzen. CD Hernani Atletismo taldeko 70 atletak hartu zuten parte, eta marka bikainak lortu dituzte.
Emakumeetan Maitane Guerrero (00:36:19) izan zen txapelduna, marka pertsonala ere hobetuta. Gertutik segika izan zuen Hoki Guerrero ahizpa, hirugarren egin baitzuen. Eva Es­na­o­la, berriz, bosgarren izan zen. Mutiletan, Sergio Romanek (00:31:20) bigarren egin zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!