Berrikuntza sozialean eragiteko asmoz jarri dute martxan Urberritzen prozesua, Donostia-Beterri eskualdeko Udalek, Iraurgi Berritzen eta Elhuyarrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Bihar bigarren topagunea egingo da, 10:30etatik 13:30etara Usurbilgo Potxoenea kultur etxean, eta parte hartu edo informazio gehiago nahi duena harremanetan jarri daiteke 688 684 956 edo 688 685 586 telefonoetan edo enpresa@andoain.eus helbidean.
Hiru puntu, biharkoan
Eskualdeko eragileen arteko elkarlanerako proiektu berriak identifikatu eta horiek martxan jartzeko urratsak zehaztea da Topaguneetako helburua. Biharko saioan, hiru puntu landuko dira: eskualdearen garapen ereduaren ikuspegia eta balioak, adostutako markoaren baitan kokatzen diren proiektuen identifikazioa eta balorazioa.
Hurrengo saioak apirilaren 20an eta maiatzaren 4an egingo dira, eta maiatzaren 18an Beterri eta Urola Erdiko Agentzien Trukegunea egingo da.