Newroz, euskal kurdu elkarteak eta Hernaniko Kooperazio Taldeak Aste Kurdua antolatu dute Hernanin. Izan ere, astelehenean ospatuko dute kurduek Newroz Eguna, Urte Berri Kurdua, alegia.
Horren harira, lau ekitaldi antolatu dira, eta gaurkoa izango da aurrenekoa; arratsaldeko 19:00etan hitzaldia emango dute Juan Bidaurrazagak eta Omer Ertenek: ¿Qué está pasando en Kurdistán Norte (Turquía)?
Ostiralean beste hitzaldi bat izango da, eta larunbatean, pelikula.
Zatitutako herria
Kurdistan herria lau estaturen artean dago zatitua: Turkia, Siria, Iran eta Irak. Hain zuzen, Iparraldeko Kurdistan deitzen zaio Turkian dagoen zonaldeari. Turkiako estatuak baztertu egiten du Kurdistan erabiltzea herri kurdua deskribatzeko, eta herrialdeak ez dauka izaera administratiborik onartua.
Gaurko hitzaldian, zonalde honetan gertatzen denari buruz hitz egingo dute Bidaurrazagak eta Ertenek.
Datozen egunetan, gehiago
Ostiralean beste hitzaldi bat izango da: La mujer en el movimiento de liberación de Kurdistán. Eta ostiralean, Diyarbakirreko Haurrak pelikula.