Saharako ume baten harrera familia izan nahi?

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 14a, 01:00

Saharako bero itogarritik atera, eta Hernanin bi hilabete inguru pa­sa­tzen dituzte urtero, Sa­ha­rako erre­fuxiatu kan­pamen­duetatik etortzen diren neska-mutilek. Behar beharrezkoa dute handik atera, eta bertako familiekin pasatzen dituzten aste horiek.  Uda izanda, ten­peratura oso al­tuak su­fritzen di­tuzte kanpa­men­duetan, 50 gradu inguru­koak. Hortik ihes egiteaz gain, Hernanin dau­den bitartean beha­rrezkoak dituzten me­diku az­ter­ketak egiten zaizkie eta elikadura zain­tzeko aukera ematen zaie. Eta bide batez, bi familia eta herrialderen ar­te­ko harre­mana sendotzen da.

Izen ematea, ostiralera arte
Aurten ere harrera familiak behar dira, umeak etxean har­tzeko.  Udalak laguntza ema­ten die familia horiei: haurren he­galdia ordaintzen du; uda­lekuak antolatzen ditu, umeek goiza elkarrekin pasa dezaten, eta familiek denbora librea izan dezaten; eta Hernaniko fa­mi­liak elkartu egiten dira, pla­nak elkarrekin egiteko asmoz.
Izena emateko epea osti­ralera arte dago zabalik. Ho­rretarako: 943 33 70 17, marijo-­m@hernani.­eus edo Plaza Feminista. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!