Apirilean hasi eta ekaina bitartean, Jabetze Eskolak 8 tailer edo gune eskainiko ditu, Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta. Izenematea irekita dago, martxoaren 23ra arte, eta jakinarazi dute haurtzaindegi zerbitzua jarriko dela tailerrak egiten diren saio guztietarako.
Emakumeen jabetze prozesuan laguntzeko
Berdintasun Sailetik azaldutakoaren arabera, «jabetzeak gure bizitzan autonomia izatea dakar, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izatea, aukera ezberdinak egiteko ahalmena izatea eta eraldaketa sozialean parte hartzea».
Hain zuzen, hori da Hernaniko Jabetze Eskolak udaberrirako antolatu dituen 8 tailerren helburua.
Artea, literatura, komunikazioa, orientazioa...
Guztira, 8 tailer edo gune antolatu dira.
Batetik, sorkuntza landuko da, jabetze estrategia gisa ulertuta. Bestetik, jendaurrean hitz egiteko, generoak daukan eragina aztertu eta zailtasunak gainditzeko baliabideak irakatsiko dira. Beste tailer batean, mendian edo beste edozein tokitan autonomia osoz ibiltzeko, oinarrizko orientazio teknikak landuko dira. Beste batean, berriz, kotxeen mantentze lanetarako oinarrizko mekanika ikastaroa emango da. Bosgarren tailer batean, feminismoaren inguruan dauden ikuspegiak aztertuko dira. Beste batean, Amerikako Emakumeen Literatura ezagutuko da, eta azkenekoan, batukada batean parte hartzeko aukera izango da. Azken hau lehenago hasi den tailerra da, baina badaude plazak.
Bestalde, Amherrekin batean gune bat sortuko da, berdintasuna lantzeko jatorri aniztasuna kontuan hartuta.
Izenematea zabalik
Martxoaren 23ra arte eman ahal izango da izena. Tailer batzuetan, orduko euro bat ordaindu beharko da, eta besteak, doan izango dira.
IKASTAROAK - 2016ko udaberria
-Artearen bidea: sorkuntza jabetze estrategia moduan. Apirilaren 5etik ekainaren 7ra bitartean, asteartetan, 18:00etatik 21:00etara Biterin. Irakaslea: Virginia Imaz Quijera. Hizkuntza: gaztelania. Prezioa: 30 euro.
-Komunikazioa eta generoa: jendaurrean hitz egiteko teknikak. Apirilaren 4tik maiatzaren 23ra bitartean, astelehenetan, 17:30etatik 20:00etara Biterin. Irakaslea: Edurne Mendizabal Tolosa. Hizkuntza: euskera. Prezioa: 20 euro.
-Orientazioa mendian. Apirilaren 9, 16 eta 30ean; maiatzaren 14 eta 28an; eta ekainaren 4an, 09:30etatik 14:00etara, Plaza Feministan, Hernaniko kaleetan eta inguruko mendietan. Irakaslea: Patri Espinar Labian. Hizkuntza: euskera. Prezioa: 27 euro.
-Autoa prest izateko mekanika tailerra. Apirilaren 23an, 10:00etatik 13:00etara Transpakarren (Latsunbe auzoa 42). Irakaslea: Olatz Egiguren Aizpuru. Hizkuntza: euskera. Prezioa: 3 euro.
-Ni ez naiz feminista! Ala bai? Maiatzaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara Plaza Feministan. Irakaslea: Ianire Estebanez Castaño. Hizkuntza: gaztelania. Prezioa: 4 euro.
-Berdintasunean eta aniztasunean prestatzeko gunea. Hilabete bakoitzeko 3garren larunbatean, 17:00etatik 19:30etara Amher-Sos Arrazakeria elkartearen lokalean. Irakaslea: Ana Murcia Guevara. Hizkuntza: gaztelania.
-Munduko emakumeen literatura: amerikar kontinentea. Hilabete bakoitzeko aurreneko ostegunean, 18:30etatik 20:30etara Plaza Feministan. Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre. Hizkuntza: gaztelania.
-Batukada feminista. Ostiraletan, 17:30etatik 19:30etara Langile ikastolako Laubidieta eraikinean. Irakasleak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi. Hizkuntza: euskara. (Plazak geratzen dira).
Izenematea: martxoaren 23ra arte, Udal Berdintasun Arloan, Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea) edo maialen-a@hernani.eus/marijo-m@hernani.eus.