Lau ekimen, Newroz Egunaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 14a, 01:00

Hernani herria Turkian da­goen Semdinli herri kurdua­re­kin senidetu zen 2013ko api­rilean. Ordutik, Hernanik eta Semdinli herri kurduak, el­­ka­rrekin trukatu dituzte jakintza kultural, sozial, in­te­lektual eta politikoak. Bes­talde, Hernaniko Udalak ur­teak daramazki herri Kur­duari elkar­tasuna adie­razten, eta aurten, Newroz egunaren bueltan, Aste Kurdua antolatu dute, jardunaldi ezberdinez osa­tua.  

Zer da Newroz Eguna?
Newroz Eguna Urte Berri eguna da kurduentzat, eta he­rri oso baten oroimen ko­lek­­tiboa esan nahi du. Uda­be­rriaren hasieran, mar­txo­aren 21ean ospatzen dute, eta beraien jaiotza mitikoa ekar­tzen dute gogora: Kawa erre­mentariak Zohak tira­noa­ren aurka lortu zuen garaipena, alegia. Newroz Egu­nean, eguz­kiaren ezkutaldia bu­ka­tu dela ospatzen dute, eta ate­ak irekitzen dizkiete astro erregeak bere distira haun­diena lortuko duen ur­ta­roari. Kurduek, egun hone­tan, dan­tza eta salto egiten dute sua­ren bueltan, su hori aska­ta­sunaren ikur bezala ulertzen baitute. Ohitura hau debe­ka­tua egon da ha­mar­kada lu­zez Turkian;  90 ha­mar­kada hasieran gainera, ehun­daka hil­­dako egon ziren sua­ren in­guruan daNtza eta salto egi­teagatik. Turkiako gober­nua konturatu zen ezinezkoa zela ospakizun ho­ne­kin bu­ka­tzea, eta ukatzetik fes­ta ofi­zial bihurtzera pasa zen. Ar­gu­dioa izan zen, Asia er­dial­deko turkiarrek antzi­nan ospatzen zuten festa zela.

Lau ekimen, astelehena bitartean
Aste Kurdua izendatu dute hasi berri dena, eta lau ekimen antolatu dituzte, jardunaldien barruan.
Bihar, hitzaldia emango dute Juan Bidaurrazaga eta Omer Ertenek: ¿Qué está pasando en Kurdistán Nor­te? Iluntzeko 19:00etan izango da, Biterin.
Ordu eta leku berean, La mujer en el movimiento de li­beración de Kurdistán hitzal­dia emango dute ostiralean, Julia Iglesias eta Maryam Fathik.
Larunbatean berriz, Di­yar­­bakirreko haurrak peli­ku­la proiektatuko dute, 19:00e­tan, Biterin. Azpitituluak izan­go ditu filmak, euskeraz eta gaz­telaniaz. Film honek Do­nos­tiako Zinemaldiko Gaz­teria­ren Saria jaso zuen 2009an; Miraz Bezar da zuzendaria.
Azkenik, datorren astel­e­henean, hilaren 21ean, Newroz Eguna izango da; Hernaniko Udalak sinbo­lo bat jarriko du udaletxeko balkoian, elkar­tasuna adie­razteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!