Herri galdeketa egiteko prozesua martxan da, hernaniarren babes zabalarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 13a, 01:00

Berrehun herritar baino gehiago elkartu ziren atzo Biterin, Hernanin egin nahi den herri galdeketaren in­guruan hausnartu eta pau­suak ematen hasteko as­mo­a­rekin. He­rritar talde batek egin zuen deia, eta her­naniarren eran­tzuna nabarmentzekoa izan zen. Bi ordu baino gehiago iraun zituen atzoko batzarrak, eta bertatik hainbat ondorio atera zituzten. 

«Prozesuak ahalik eta partehartze zabalena izan behar du»
Bertaratutako herritarrek argi dute, Hernanin martxan ja­rriko den prozesuak ahalik eta partehartze zabalena izan be­har duela: «hori da filosofia, prozesu honen oinarria. Kon­tzentziatu behar dugu eraba­kia gure esku dagoela, eta ezin dela dena politikoen esku utzi». Prozesu hau demokrazia ariketa bat izan behar dela garbi zuten bertaratutakoek: «helburua kontsulta izanda, bidea ahalik eta partehar­tzaileena izan behar da». 
Ilusioa berreskuratzeak eta beldurra galtzeak duen ga­rran­tzia ere, azpimarratu zu­ten atzokoan: «denon artean ilusioa berreskuratu behar du­gu, eta beldurra galdu parte har­tzeko, iritzIa emateko. Eus­kal Herri hobe bat nahi dugun heinean, Hernani hobe bat nahi dugu». Eta bide hori, he­rritar aktiboz osatua egon behar dela azaldu zuten: «bes­tela alperrik da». 

Hurrengo batzarra, apirilaren 9an
Hurrengo hitzordua ere, ze­hazt­u zuten atzo: apirilaren 9an, goizeko 10:00etan. Bilera ho­rretatik aurrera, martxan hasiko da prozesua koor­di­na­tuko duen batzorde susta­tzai­lea. Bide horretan, lantalde ze­­­hatzagoak osatuko dira, hala nola: informatika taldea, ko­mu­nikazio taldea, harre­ma­nak lantzeko ardura izan­go duena, galdera zein izango den ez­tabaidatzen hasiko den taldea...
Bestalde, gogoratu zuten prozesu osoan herritarrek ate­ak zabalik dituztela: «dei egin diegu herritarrei gertu­ratu eta parte hartzera».

Kontsultarako hiru fetxa posible
Kontsulta egin daitekeen hiru data aipatu ziren atzo, nahiz eta oraindik ez den erabakirik hartu: ekaina, udazkena edo 2017ko udaberria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!