Hernaniko Kaxkoko bizilagunek urteko batzarra dute datorren asteazkenean, martxoaren 16an. Eguneko ordenean dituzte: 2015eko batzarraren akta irakurri eta onarpena; Batzordearen txostena,
elkartean kontuei buruzkoa; Batzordeek egindako lanari buruzko argibidea; Zuzendaritza Batzordeko kideen berrikuntza; eta besteak. Batzarra Biterin izango da, 19:30etan; gehienez 21:30ak arte luzatuko da.