Azken ehiza irteera gaur, Zanbranara

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 13a, 01:00

Arrakasta haundia izan dute Txantxangorri elkarteak Zanbranara antolatu dituen hiru ehiza irteerek; hala jakinarazi dute Kronikara bidali duten oharrean. Gaur egingo dute laugarren eta azken irteera, eta momentuz, elkarteko ehiztariek eta hauen txakurrek oso maila ona erakutsi dute: «bazkideek ehizatutako piezak, eman zaizkien kupoak kontuan izanda, %70 baino gehiago izan dira. Eta hori, kontuan izanda, ehiza jardunaldi hauetan eguraldia ez dutela lagun izan, eta 0ºC azpiko tenperaturak izan dituztela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!