Hirugarren urtez, Argazki Lehiaketa antolatu zuen Txantxangorri elkarteak 2015ean: Ehiza, Arrantza eta Tiro Argazki Lehiaketa. Argazkiak entregatzeko epea abenduaren 31n itxi zen, eta hiru irabazlean izenak jakinarazi berri dituzte: 1go saria Xabier Arnaizek irabazi du, Tacto izeneko argazkiarekin; 2garren saria Luis Maria Urdanpilletak, Txantxangorria argazkiarekin; eta 3garrena Maria Aguirrek, Pesca diaria argazkiarekin.
Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak Txantxangorri elkartean bertan ikusi daitezke. Bestalde, jakinarazi dute, sari banaketa hil honetan egingo dela.