Urtean zehar hiru-lau kontzertu ematen dituzte Musika Eskolako txistulariek, eta gaurkoa izango da, horietako bat. Gainera, berezia izango da, Musika Eskolako trikitilariak gonbidatu baitituzte. 12:30etan izango da, arkupetan.
Trikitilarien errepertorioa, txisturako egokitua
Emanaldi ezberdina izango da gaurkoa. Izan ere, trikitilarien errepertorioa egokituko dute, txistuarekin jotzeko.
Hiru atal edo zati izango ditu emanaldiak:
Aurrenekoan, txistulariek bost abesti joko dituzte: Ametsa; Gure Baserriko gauzak; Sakabi; 104 eta Anbototik Oizera.
Ondoren trikitilarien txanda izango da; gaurko estilo ezberdineko bost abesti prestatu dituzte: Mugarik gabe; Fandangoa; X; Ari-arin Novo; eta Arratsalde honetan.
Azkenik, elkarrekin Etzakit taldearen bi doinu ezagun eta Mexiko aldeko kanta ezagun bat joko dituzte: Egina; Zu galdua eta Caballo prieto azabache.
Emanaldian parte hartuko duten txistulariak dira: Asier Ansa (atabala), Eli Ansorena, Idoia Ansorena, Iker Apaolaza, Iraitz Apeztegia, Ander Arandia, Patri Arozena, Iñaki Eguren, Nahia Etxeberria, Haritz Ezeiza, Maddi Galarza, Aitziber Garin, Leire Goñi, Ihintza Iriarte, Eider Oruezabala, Irati Rekondo, Ane Sanz eta Ane Telletxea. Trikitilariak izango dira: Lurdes Alkorta, Irati Agirre, Alazne Balenciaga, Miren Bereziartua, Elaia Diaz (panderoa), Araitz Elizalde (panderoa), Amaia Garzia, Ane Loinaz, Urtzi Nazabal, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa.