Desfibriladoreak jarri dituzte hiru tokitan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

Jarri dituzte dagoeneko hiru desfibriladoreak, Ereñotzuko puntu desberdinetan: Auzo Udaleko bulegoaren sarreran jarri dute bat; Epeleko aterpean beste bat; eta Ugaldetxoko tabernaren atarian hirugarrena. Prest daude, beraz, la­rrialdi kasuei aurre egiteko.

Auzotarrak, prestatuta
Desfibriladoreak jarri aurretik, gainera, auzotarrak prestatu zituzten Ereñotzun. Hiru saio egin zituzten, bihotz-bi­ri­ka larrialdien formakun­tzarako, eta lau orduko ikastaroa jasotzeko aukera izan zuten auzotarrek.
Saio horietan ikasi zuten desfibriladoreak erabiltzen ere, Donostiako erizaintza eskolako erizain talde baten eskutik. Izan ere, Ereñotzu herritik 10 minutura egonda, Auzo Udalak oso interesgarria ikusten zuen bertako biztanleak formatzea, horrelako kasuetarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!