‘Zaintzaileak zainduz’ hitzaldi-tailerra, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

Hitzaldi-tailerra antolatu dute, Goizuetako Es­ko­­la­ko jangelan: Zan­tzai­­le­ak zainduz. Bi saio izanen dira, eta Marian Ces­tau coachak emanen du. Guztira, lau ordukoa izanen da tailerra.
Aurreneko saioa etzi eginen da, astelehenean, eta bi ordukoa izanen da. Arratsaldeko 17:00etan hasi, eta 19:00etara arte luzatuko da saioa.
Bigarren saioa, berriz, martxoaren 14an eginen dute, toki berean eta ordutegi berarekin.

Bi saio izanen dira: martxoaren 7an eta 14an.

Parte hartzeko,
izena eman behar da

Hitzaldi-tailerrean egoteko interesa dutenek, aurrez eman behar dute izena, parte hartzeko. Eskolan bertan apuntatu behar da.
Hitzaldiaren antolaketan aritu dira, ‘Gura­soak’ guraso elkarteak, Goizuetako Xalto Eskola, eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Segurtasuna eta
autoestima haunditzea, besteak beste

Tailerrean, hainbat arlo landuko dituzte; besteak beste, honakoak: norberaren arazoak konpon­tzeko teknikak, klabeak eta gaitasunak; emozio­ak identifikatu eta kudeatzea; norberaren segurtasuna eta autoestima haunditzea; norbere bu­rua hobeto ezagu­tzea; gauzak beste modu batera ikustea; lana eta aisia hobeto uztartzea...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!