«Zure laguntza behar dugu erraldoia sortzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Erraldoi bat sortu nahi dute Hernaniko Lanbide Heziketako Gizarte Berrikuntzako ikasleek. Kronikara bidalitako oharrean azaldu dutenez, prozesu horretan herritarren laguntza ezinbestekoa izango da: «zure laguntza eskatzen dizugu».
Oharrean hiru baldintza zehaztu dituzte: «1. Pertso­naia­ren marrazkiak egitea, gorputz osoa eta burua bereziki ikusi daitezkeela; eta izena ere, ze­haztea. 2. Ikastetxearen histo­ria eta eginkizunekin lotura izatea; per­tsonaiari buruzko bitxike­riak idatzi batean azal­tzea ba­loratuko da. 3. Pro­posamenak aurkezteko azken eguna apirila­ren 4a da».

200 eurotan baloratutako saria
Proposamenak ikastetxean entregatu behar dira, aste­le­henetik ostegunera, 08:00-14:30 eta 16:30-20:30 ordutegian. Jaki­narazi dutenez erabakia esko­lan hartuko da, eta epaimahai batek egingo du aukeraketa. Saria 200 eurotan baloratutakoa izango da. Bestalde, aurkez­tutako proposa­men guztiekin erakusketa bat antolatuko dute herrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!