Paco Goyak jarraituko du Goiz Eguzkiko lehendakari izaten

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Urteko Batzar Orokorra egin zuten Goiz Eguzkiko bazkideek, otsaila bukaeran. Hainbat punturen artean, Lehendakaria aukeratu behar zuten; eta bazkideek hala bozkatuta, Paco Goyak jarraituko du elkarteko presidentea izaten. Udal ordezkariak ere, bertan izan ziren. Azken asteetan hainbat ekitaldi ari dira izaten; gaur esaterako, babarrun jate ederra dute antolatua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!