Emanaldi berezia antolatu du gaur Kantuz Abesbatzak, Hernaniko parrokian. Zarautz abesbatza gonbidatu du, kontzertu bat ematera. Emanaldia iluntzeko 20:00etan izango da San Joan Bataiatzailean.
Ibilbide haundiko abesbatza
1983an sortutako abesbatza da zarauztarra. Ordutik ibilbide luzea izan du, bai zuzendariei dagokienean, eta baita koroko kideei dagokienean ere. Kultura arloan, Euskal Herrian nahiz kanpoan kontzertuak emandakoa da: Galizian, Extremaduran, Sevillan, Huelvan, Katalunian, Alemanian, Israelen, Italian, Suitzan, Argentinan, etab. Bestalde, Musika Hamabostaldian eta beste hainbat ekimenetan ere, parte hartutako da.
Hiru zati izango ditu emanaldiak
Emanaldiak hiru zati izango ditu. Aurreneko bietan Zarautz Abesbatzak bakarrik kantatuko du. Lehenengo zatian zazpi Kantu Sakro eskainiko dituzte; bigarrengoan, bost Euskal Polifonia. Eta errematea, bi abesbatzek elkarrekin emango diote: Rosa Amarela eta Te quiero abestiak kantatuko dituzte.