Aurtengo aurrekontua onartu dute

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 27a, 01:00

leitza, Goizueta, Areso eta Ara­noko gizarte zerbitzuen Man­ko­munitateak 2016ko aurrekontuak onartu ditu, eta jada argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 2016ko urtarrilaren 21ean onartu ziren aurrekontuak behin behinekoz, baina inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onartu da.

Diru-sarrera eta gastuak, pareko
490.820 euroko diru-sarrera eta gastuak aurreikusi ditu Manko­munitateak 2016 urterako.
Gastuen artean lau partida ager­tzen dira: langileria gastuak (407.000 euro), ondasun arruntak eta zerbitzuetako gastuak (61.420 euro), transferentzia arruntak (21.400 euro) eta inbertsio errealak (1.000 euro).
Eta diru-sarrerak hiru bideetatik lortuko dituzte: tasa eta prezio publikoetatik, transferentzietatik eta ondare eta herrilurren diru-sarrera eta aprobetxamendutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!