Final eta finalerdiak Salaberriak, egun hauetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Iker Salaberriak indartsu segitzen du. Otarduirekin batean, 15-22 galdu zuen Etxeberria eta Alduntzinen kontra lehengoan, baina egun hauetan bestelako erronkak izanen ditu. Asteartean Bergarako lau t’erdiko finala jokatuko du 19:30etan, Jon Alberdi azpeitiarraren kontra, Rioli 22-7 irabazi ondoren, eta asteazkenean Zumarragako lau t’erdiko finalerdia, 18:30etan Aginako Aitor Arangueren konra. Hilaren 18an, berriz, Lezamako finalerdian ariko da Medinarekin, 20:00etan, Zubizarreta-Garmendiaren kontra. Bestalde, bihar Aoizen jokatuko du Xanet Apezetxea benajminak, Hugo Nagoreren kontra, eta 11:00etan Antton Apezetxeak, Barriolaren kontra. Igandean, berriz, Goizuetan izanen da alebinen finalerdiko bueltako partidua, 12:30etan: Aitzol Salaberria-Beñat Apezetxea, Oberenaren kontra. Joanekoa 18-12 irabazi zuten. Lehengo asteburuko gainontzeko emaitzak: Aizkorbe-Apezetxea 22-10 Murua-Egiguren; eta Josetxo Ezkurra Memorialean, Egoitz Elizegi 15-18 Mattin Retegi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!