Goizueta Informatzen udal aldizkariaren bigarren alea argitaratu da, eta 2016ko egitasmoen berri ematen da bertan. Besteak beste, plazako lurra aldatuko dute, eta horren inguruko informazio guztia emateko bilera irekia eginen da datorren ostiralean, hilak 18:30etan udaletxean. Bestalde, aldizkarian informazio gehiago ere badago, eta deialdia egin zaie herritarrei, egiten diren kultur ekintzen berri eman dezaten, edota beharrezkoak ikusten dituzten herri lanen berri eman dezaten.