Martxan hasi da Nafarroako Haur eta Gazte Kantari Jaialdia. Goizuetako Xalto ikastetxeko ikasleek lehengo larunbatean kantatu zuten, Orkoienen. Gatibu musika taldearen Txiki Bang Bang abestu zuten Janire Urdanpilleta, Naroa Zugarramurdi eta Aiora Apezetxeak, eta musika tresnekin lagundu zieten Unai Muñoz (bateria), Oier Miranda (kitarra) eta Ane eta Aiora Apezetxeak (pianoa). Datorren larunbatean, berriz, aranoarren txanda izanen da, Larraintzarren, eta bihar 10:30etan entsaioa eginen dute. Bertan hartuko dute parte Naroa eta Leyre Egurzak, Irune Galparsorok, Oihan eta Araitz Legarretak, Orati Mentak, Unai eta Haizea Muñozek eta Eneritz Salaberriak.