Barrikotea, Kontsejun

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Festarako eta parrandarako aukera ederra izanen da gaur iluntzean Aranon: barrikotea eginen da Kontsejun.
Menu ederra prestatu dute 24 eurotan, baina bertara joateko aurretik izena eman behar zen.

Arrain eta haragi
Gaurko menua konpletoa izanen da; arrain eta haragi. Hasteko, bakailu tortila jarriko dute. Segidan, bakailua saltsa berdean. Jarraitzeko, txuleta. Eta bukatzeko, kafea izanen da.

Parrandarako ere, aukera bikaina
Afariarekin hasitakoa noiz bukatuko den, ordea, norberak aukeratuko du. Aurreratu dutenaren ara­­bera, behintzat, pa­rrandarako tarterik ere ez da falta izanen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!