Asteburu honetan hasiko da Estatuko Autokross Txapelketa, eta aurtengoan ere, ez du hutsik egingo Iker Lujanbio hernaniarrak. Iaz 9garren geratu zen sailkapen nagusian, kartcrossean, eta aurten ere kotxearekin gozatzea eta finalean sartzea izango ditu helburu. Guztira, 46 talde ariko dira lehian.