Astigarragan bi urte egin dituenean, ebaluazio eta balorazio prozesu bat hasi du Kronikak, eta horretarako, bi bilera deitu ditu aste honetan, herriko mota guztietako talde eragileekin: ostegunean 12:00etan eta ostiralean 19:00etan, biak ere Astigarragako kultur etxean. Talde guztiei egin zaie bilerarako deia emailez, eta jaso ez duenari, barkamena eskatu nahi dio Kronikak, eta bileretara etortzera gonbidatu.
Bestalde, inkesta bat ere abiatu du, irakurleen iritzia jasotzeko. Joan den asteazkenean argitaratu zen Kronikan, eta datorren asteazkenean eta larunbatean ere aterako da. Irakurleei eskatu nahi die Kronikak, inkesta betetzeko, eta uzteko udaletxean, kultur etxean eta herriko dendetan jarri diren buzoietan, apirilaren 4a baino lehen.