Mateo eta Cantabella, aurreneko postuetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Badajozen izan berri dira Izaskun Cantabella eta Ismael Matero, Denontzat taldeko kideak, Eternal Running oztopo lasterketan, eta ikaragarrizko emaitzak lortu dituzte.
Cantabellak sailkapen na­gu­si­ko aurreneko postua lortu du, eta Mateok, bere kategorian (m3) aurrenekoa, eta nagusian bi­ga­rrena. Horrela, Eternal Running munduko zirkuitoko sailkapen nagusian aurreneko postua lortu dute. Hasi besterik ez da egin denboraldia; baita ederki hasi ere, hernaniarrentzat!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!