Hasi dute denboraldia, zikloturistek

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Hernaniko JOCC Txirrin­du­la­ri Taldearen barruan, ziklo­turisten taldea antolatzen da urtero: Zikuñako Ama. Egun, 113 bazkide dauzka, eta mar­txo­tik urrira bitartean, hain­bat irteera egiten dituzte, igandetan.
Lehengo asteburuan egin zuten aurreneko irteera, eta biharkoa izango da biga­rrena, Lezora.

Bakarka, edo taldean
Elkarteko federatutako baz­ki­de­ei zuzen­du­ta­ko irteerak di­ra Zikuñako Amak anto­la­tzen dituenak, beste 5 el­kar­te­rekin elkar­la­ne­an. Hala ere, taldean edota bakarka joa­teko aukera iza­ten da. Ho­rre­la, Zinkoe­nean jartzen du­te beti hitzordua, eta bertan elkartzen direnek adosten dute helmugara nola joan.
Behin helmugara iritsita­ko­an, sinatu egiten da, eta nahi duenak aurrera segi de­za­ke, edo bestela, etxera itzu­li. Denboraldi bukaeran, ba­koi­tzaren irteerak zenbatu, eta sariak banatzen dira ge­hien egin dituztenen artean.

Gehienetan, ibilbideak Gipuzkoako errepideak zeharkatzeko diseinatzen dira. Baina aurten, Nafarroako herrietan egongo dira 4 helmuga, eta 2, Lapurdin.

Bazkide eta federatuak
Irteeretan parte hartu dezake hala nahi duen edonork, baina JOCCeko bazkide egin behar du: jocczikunako@g­mail.com. Ondoren, Gipuz­ko­a­ko Txirrindularitza Elkar­go­an zikloturista lizentzia ate­ratzen laguntzen zaio.

Zarautz Saria bihar, alebin eta infantilek
Bestalde, JOCC Txirrindulari Taldeko alebin eta infantilek ere, hasi dute denboraldia. Gaur, 16:30etan, hirugarren las­terketa jokatuko dute San Pe­laion; Zarautz Saria. Her­na­nin, Marielutsen jarri dute hi­tzordua, 15:15etan, elka­rre­kin joateko, eta Zarautzen ber­tan, 15:45etan. Gaur zortzi, be­rriz, Hernaniko Txapelketa jo­katuko dute.

2016ko irteera egutegia
Bihar: Lezo (30km). Sinadura, Donostiarra elkarteak.
Martxoak 20: San Pedro de Aia (47km). Sinadura, Donostiarra elkarteak.
Martxoak 27: Altzibar (26km). Sinadura, Donostiarra elkarteak.
Apirilak 3: Berrobi (51km). Sinadura, Donostiarra elkarteak.
Apirilak 10: San Marcial-Irun (50km). Sinadura, Donostiarra elkarteak.
Apirilak 17: Oikina-Zumaia (64,4km). Sinadura, Gurea elkarteak.
Apirilak 24: Biriatu (55,4km). Sinadura, Gurea elkarteak.
Maiatzak 1: Baliarrain (61km). Sinadura, Gurea elkarteak.
Maiatzak 8: Itxaspe (Itziartik) (91km). Sinadura, Gurea elkarteak.
Maiatzak 15: Gabiria (95km). Sinadura, Loiolatarrak elkarteak.
Maiatzak 22: Etxalar (91km). Sinadura, Loiolatarrak elkarteak.
Maiatzak 29: Bedaio (80km). Sinadura, Loiolatarra elkarteak.
Ekainak 5: Nuarbe (103km). Sinadura, Loiolatarra elkarteak.
Ekainak 12: Berastegi (70km). Sinadura, Loiolatarra elkarteak.
Ekainak 19: Col de Saint-Ignace (Sara) (95km). Sinadura, Egia elkarteak.
Ekainak 26: Ezkio-Itsaso (99km). Sinadura, Egia elkarteak.
Uztailak 3: Igantzi (91km). Sinadura, Egia elkarteak.
Uztailak 10: Altzagarate (Aramatik) (87km). Sinadura, Egia elkarteak.
Uztailak 17: Elorriaga (Deba) (74km). Sinadura, Egia elkarteak.
Uztailak 24: Intza (Betelu) (83km). Sinadura, Martutene elkarteak.
Uztailak 31: Segura (97km). Sinadura, Martutene elkarteak.
Irailak 4: Hernialde (43km). Sinadura, Martutene elkarteak.
Irailak 11: Getaria (55km). Sinadura, Martutene elkarteak.
Irailak 18: Albiztur (52km). Sinadura, Martutene elkarteak.
Irailak 25: Guadalupe-Hondarribia (59,6km). Sinadura, JOCC-Zikuñakok.
Urriak 2: Amezketa (64km). Sinadura, JOCC-Zikuñako elkarteak.
Urriak 9: Lesaka (84km). Sinadura, JOCC-Zikuñako elkarteak.
Urriak 16: Larraul (37km). Sinadura, JOCC-Zikuñako elkarteak.
Urriak 23: Artadi-Zumaia (69,2km). Sinadura, JOCC-Zikuñako elkarteak.
Urriak 30: Altza (Elkartea) (22km). Sinadura, Gurea elkarteak.
*Irteerak Zinkoeneatik: martxoa eta urrian 09:00; apirila eta irailean 08:30; maiatza, ekaina eta uztailean 08:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!