Aurreko igandean bezala, bihar ere egingo dute bisita gidatua, baleen ehizari buruz, Sagardoetxean, 11:00etan.
Eta noski, sagardoarekin zeukan lotura ere landuko dute bertan: «gure arbasoek itsasoan burututako jarduera guztien artean harrigarriena, balearen arrantza izan da. XVI. mendean, Ternuarako bidaia luze eta gogorrerako, itsasontzietan ezinbestez eraman beharreko bi produktuak ziren sagardoa eta bizkotxoak», azaldu dute bisita gidatuaren antolatzaileek.
Izena ematea, beharrezkoa
Bisita gidatuan parte hartu nahi duenak, aurrez eman behar du izena: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com.
Sarrera 2 euro dira helduentzat, eta euro bat haurrentzat (11-18 urte). Euskeraz zein gaztelaniaz emango dituzte azalpenak.