Partidu zaila bezain erronka polita dauka Mundarrok, asteburu honetan, Erregional Preferenteen mailan. Añorgaren zelaian ariko dira gaur moreak; laugarren sailkatuaren zelaian, hain justu.
Arratsaldeko 15:00etan hasiko da partidua, Rezola zelaian. Ligako 23garrena izango da gaurkoa.
Konfiantza, aldeko
Atzetik dira sailkapenean astigartarrak, seigarren, baina gaurkoan, konfiantza alde izango dute. Izan ere, garaipena lortzetik dator Mundarro, Amara Berriren kontra; eta aldiz, galdu egin zuen Añorgak, aurkari zuzen baten kontra, Vasconiaren kontra. Porrota bi bider mingarria izan zen, gainera (4-0).