Bolada txarra daramaki Mundarro-La Sallek, Euskal Ligako bigarren mailan: azkeneko bost partiduak galdu dituzte astigartarrek. Baina bolada horri buelta emateko, aukera ona daukate gaur, etxean.
Arabaren kontra jokatuko dute, Ligako azkeneko sailkatuaren kontra. Kiroldegian izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita, eta zaleen animoekin, garaipenen bidera bueltatu nahiko dute, jaitsieraren mamuak uxatzen hasteko. Izan ere, bederatzigarren dago Mundarro, eta bi garaipenera dauzka jaitsiera postuak.
Azkeneko porrota, mingarria
Bereziki mingarria izan zen aurreko asteburuko porrota. Azkenaurreko sailkatuaren kantxan galdu zuten, Askatuaken kontra. 10 puntuko aldea ere izan zuten astigartarrek, hirugarren laurdenean. Baina partidua berdintzea lortu zuten etxekoek, eta azken minutuan erasoan ezin asmatuta, bi punturengatik galdu zuen Mundarrok azkenean (57-55).