Gurutzealde GRAVNI torneoan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Gipuzkoako Federazioak aukeratuta, GRAVNI torneo garran­tzitsuan ariko da Oier Guru­tze­alde, aurten ere. Trinketean jokatuko du astigartarrak, eta gaur bertan hasiko du txapelketa. Iruñan jokatuko du es­treinako partidua, Nafarroako selekzioaren kontra; goizeko 10:00etan hasita, hirugarren partidua izango da berea.

Harri Loidi lau t’erdian ari da, Josetxo Ezkurra Memorialean.

Harri Loidi lau t’erdian bihar, Donezteben
Beste zita garrantzitsu bat ere badute pelotari astigartarrek, aste hauetan. Josetxo Ezkurra Memorialean ari da Harri Loidi herritarra, lau t’erdian.
Donezteben jokatuko du bihar Loidik; goizeko 09:00etan hasita, seigarren partiduan ari­ko da astigartarra, Oberena taldeko Jamarren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!