Hiru hitzordu gaur, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 8a, 02:00

Hernaniko palistek hiru partidu jokatuko dituzte gaur. Udaberri txapelketaren barruan, Intxurreren kontra jokatuko dute Hernaniko jubenilek kiroldegian, 21:00etan;  txapelketa bereko beste bikoteak, Mundarroren kontra jokatuko du Astigarragan, 19:00etan. Azkenik, paleta argentinarra modalitatean, 1go mailako Hernanik, Su Berriren kontra jokatuko du, 19:15etan, Donostiako Gaskan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!