Apirilean hasiko diren Hernaniko Gazte Olinpiadetarako berotzen hasi dira herritarrak. Lehengo asteburuan bertso-afaria izan zen, eta gaur, mendi buelta, bazkaria eta trikipoteoa izango dira. Hondarribiako gazteak gonbidatu dituzte, gainera.
Hitzordua Atsegindegin
Goizeko 09:00etan Atsegindegin geratu dira, Xoxokara kotxeetan joan eta Muniskuera igotzeko. Bueltan hamaiketakoa egingo dute, eta gaztetxean bazkalduko dute 14:30etan. Arratsaldean, tirikipoteoan aterako dira.