‘Dos días, una noche’ zineforuma, etzidamu

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Zineforuma antolatu du Ha­ri­tuzek, datorren asteartean, Martxoak 8ko ekintzei bukaera emateko. Dos días, una no­che pelikula jarriko dute, arra­tsaldeko 18:00etatik aurrera, eta ondoren, solasaldia egingo dute horren inguruan.

Sandra da filmaren protagonista, eta lankideei eskatu behar die, paga extrari uko egiteko.


Gaztelaniaz izango da, eta sarrera doan da. Pelikulak 96 minutuko iraupena dauka, eta Sandra da protagonista. Asteburu bakarra dauka, bere lankideengana joan eta paga extra­ri uko egitea eskatzeko; hori baita berak lana ez gal­tzeko irtenbidea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!