Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek kontzertu berezia eskainiko dute igandean, 12:30etan, Udaletxeko arkupetan. Hiru atal izango ditu: txistularien saioa, trikitilarien txanda, eta elkarrekin joko dituzte Etzakit taldearen bi doinu eta Mexiko aldeko kanta ezagun bat.