«Abian txostenaren tesi nagusia bozkatu eta onartu da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 11a, 01:00

abian prozesuaren barruan, bigarren faseko aurreneko batzarra egin zuten larunbatean Hernanin, Ezker Aber­tza­leak deituta.  Kronikara bidalitako prentsa oharrean azaldu dutenez, 60 pertsonek har­tu zuten parte: emakumeek, gizonek, gazteek eta helduek. 
Oharrean diotenez, batzarrean, batetik, azken urteetako balantzeaz eta une politikoaz eztabaidatu zuten; eta bestetik, 
Abian dokumentuaren inguruan sakondu zuten: «Abian dokumentuak plazaratzen duen norabide estrategikoa mahaigaineratu zen. Eta eztabaida sakona egin eta gero, Abian txostenaren tesi nagusia bozkatu eta onartu zen».
Bestalde, gogoratu dute martxoaren 19an bigarren ba­tzarra egingo dutela, eta bost ataletan sakonduko dutela: Ezker Abertzalearen proiektu politikoa; eskaintza independentista; garapen taktikoa; gatazkaren konponbidea; eta antolaketa. 
Ezker abertzaleko kide oro gonbidatu dute batzarrera: «ekarpenak egin daitezke atal bakoitzean, eta proposamen al­ternatiboa aurkeztu daiteke; proposamen alternatibo horiek batzarrean bozkatuko dira. Be­raz, hurrengo martxoaren 19an, Hernaniko Ezker Aber­tza­leko kide oro gonbidatu nahi dugu batzarrean partehartzera. De­non ekarpena eta iritzia inportantea da, gure herria independentziaren norabidean abian jarri dezagun». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!