Olinpiadak berotzen joateko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte apirilaren 2ra bitartean. Gaur esaterako, bertso lizun afaria antolatu dute Gaztetxean. Bertso afarian bi bertsolari ariko dira, zein baino zein, gaua girotzen: Minixtro eta Unai Gaztelumendi. Sarrerak lau puntutan erosi daitezke: Garinen, Zintzarrin, Goiz Argin eta Akerren; 12 euroan egongo dira salgai.
Bestalde, atzo asanblada orokorra egin zuten Gaztetxean. Bertan eman zituzten Olinpiadetako aurreneko egunari buruzko argibideak. Taldeek rifak jaso zituzten, eta Psichokiller hiltzailean parte hartzeko fitxak ere entregatu zituzten. Izen ematea ere, atzo bukatu zen.