Topiko sexistekin hausteko, antzerki saioa izango da bihar haurrentzat. Futbolariak eta printzesak antzezlana eskainiko du Eidabe taldeak; kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa.
Olatz Pagalday eta Jon Zubiaga izango dira aktoreak, eta esketx moduko eszena laburrak antzeztuko dituzte. Lur eta Odei dira obrako protagonistak, klasetik ihes egin duten bi neska-mutil, ezberdin sentitzen direlako; ez dituztelako bete nahi neska edo mutil bati egozten zaizkion arauak.
Sarrerak salgai, ordubete lehenago
Saioa ikusteko sarrerak, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, kultur etxean bertan, 2,5 euroan.