«‘Sagar moreen iraultza festa’ izango da aurten, aldarrikapenez eta edukiz betetakoa»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 11a, 01:00

Larunbatean Sagar moreen iraultza festa! antolatu du  Gaztetxean, Her­naniko Bilgu­ne Feminis­tak. Kronikara bi­da­li duten prentsa oharrean azaldu dutenez, joan den ur­tean kalera atera ziren, gau­eko mani­festazioa egitera: «bel­durra lekuz aldatuko genuela esatera atera ginen. Oihukatuz naz­katuak gaudela emakume izateagatik paira­tzen ditugun beldur, eraso eta mehatxuez. Erakutsiz, gero eta gehiago garela beldurrei aurre egiten diegun femi­nistak».
Aurten ordea, festa ospatu nahi dute: «aldarrikapenez eta edu­kiz betetako festa izango da. Gauak, tabernak, sa­gar­do­tegiak, eta kaleak gureak ba­direla a­lda­rrikatzekoa. Jai-giro fe­mi­nista­rako festa izango da, libre sen­tituko gaituena, go­za­tzeko fes­ta, errespetatzekoa eta liga­tze­koa. Erasotzaile eta babosorik gabea».
Azaldu dutenez, martxoa­ren 12an Hernaniko gaztetxea oku­pazio feminista izatea na­hi dute, eta gonbidapena lu­za­tu dute: «festa espazio politi­koa ere badelako. Bihar subjetu femi­nistak protagonista izango garen espazioa sortuko dugu Gazte­txean. Gune eraldatzaileak sor­tuz, jendartea eraldatzera goaz. Ezin bada dantza egin, ez delako gure iraultza. Beraz, bi hitzordu jarri dituzte bihar: 19:30etan La Furia Tilosetan, eta 22:00etatik aurrera, Gaztetxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!