Jangela ereduaren inguruan eskola antolatu du gaur Hernaniko Hezkuntza Plataformak. Jangela ere heziketa gune izan daitekeela diote, eta honen inguruan hausnartzeko hainbat galdera proposatuko dituzte: zer jaten dute gure haurrek jangeletan? Jangela autogestionatua posible al da? Zergatik hautatu janari ekologikoa?
Hitzordua iluntzeko 19:00etan jarri dute Udaletxeko Areto Nagusian. Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Gaurkoan gainera, Salbatore Mitxelena ikastolako Luis eta ENEEK Kontseiluko Arantxa bertan izango dira.