Herri galdeketaren prozesua martxan jarri nahi da Her-nanin, eta horretarako herri batzarra deitu dute larunbatean, Biterin. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, eta herritarrak gonbidatu dituzte bertaratu eta parte hartzera. Gainera, 13:15etan, taldeko argazkia aterako dute. Gogoratu dute, aurkezpenera joaterik ez duenak, argazkira gerturatzeko aukera duela. Bestalde, eguraldiagatik bitan atzeratu den Argitu erabakia ekimena ere, larunbatean izango da, 20:00etan.