‘Energia eta mugikortasuna’ aztertzen ari dira eskoletako ikasleak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 10a, 01:00

Urtero bezala, Hernaniko ikasleak Eskola Agenda 21eko gaietan murgilduta dabiltza, Ar­telatz Ingurumen Zerbi­tzu­aken eskutik eta Udalak bul­tzatuta. Udalak jakinarazi duenez, aurtengoan, Energia eta mugikortasuna azter­tzen hasi dira, eta bereziki, energiaren gaia landuko dute.
Haur Hezkuntzatik hasi  eta Batxilergora arte, «2.500 ikas­le» ari dira lanean, «adinari egokitutako ekintzen bitartez». 

Proposamenak, Alkateari
Ekintza horien ondoren, emaitza edo ondorio batzuk ate­rako dituzte ikasleek, eta «norberak bere egunerokotasunean bete beharreko konpromisoak hartzeaz gain, ikusitako gabeziak konpontzeko proposamenak luzatuko dizkiete Udal ordezkariei». Ekaine­an Alkatearekin egingo duten entzunaldian izango da hori.

Hiru ardatz nagusi
Duela hamabi urte jarri zuten martxan Hernaniko Eskola Agen­da 21a Artelatz Inguru­men Zerbitzuak eta Udalak, hiru ardatz nagusirekin: curri­cu­luma, ikastetxearen ku­deaketa eta parte hartzea herrian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!