Jakinarazi dutenez, aurten ere bikain joan da Eskutik eskura olio kanpaina: 1855 litro olio iritsi dira Hernanira. Eskaera egin dutenek AEKn edo Karabelekon jaso behar dute, eskaera tokiaren arabera; aldiz, online eskatu zutenek Karabelekora jo behar dute; dirua aurrez prest eramatea eskatu dute. Jasotzeko egunak eta ordutegiak: gaur AEKn: 10:00-12:00 eta 16:00-18:00 eta Karabelekon 09:00-17:00. Bihar, AEKn, 10:00-13:00 eta Karabelekon 09:00-17:00. Larunbatean, Karabelekon, 09:00-12:00. Eta astelehenean, AEKn: 10:00-12:00 edo 16:00-18:00, eta Karabelekon 09:00-17:00.