Coro Fuentesek jaso du Carmen Adarraga saria

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 9a, 01:00

Gipuzkoako Emakume Ki­ro­la­riak omendu nahi ditu Diputazioko Kul­tu­ra, Turismo, Gazteria eta Ki­rola Sailak. Denis Itsasok azaldu zuenez, aitortu egin nahi dute emakumeek kirolean eta bizitzako beste arlo batzuetan egin duten lana: «lorpen garrantzi­tsuak erdietsi dituzte». Ho­rie­ta­ko bat izan zen Carmen Ada­rraga hernaniarra. Gi­puz­koan aitzindari izan zen ema­kume kirolaria: «emakumeek justifikatu egin behar izaten zuten beren zaletasuna, gizarteak ez baitzuen begi onez ikusten hauek kirola egitea». Adarraga Espainiako saskibaloi selekzioko kapitaina izan zen, besteak beste. Es­ku­ba­loian, Estatuko txapeldu­nor­de izan zen; eta hockeyko jokalari bikaina ere izan zen».
Itxasok azaldu zuenez, halako errekonozimenduak beharrezkoak dira: «bidezkoa eta beharrezkoa da bere ga­raian Carmen Adarragak egin zuen moduan, kirolaren bidez desberdintasunari aurre egiten dioten emakumeei aitorpena egitea».

Carmen Adarraga, sariaren izena
Adarraga aitzindari izanda, sa­riari bere izena jartzea erabaki dute. Aurten eman da aurreneko aldiz eta Coro Fuentesek jaso du, atletismoan sekulako lana eta lorpenak izan dituen emakumeak: «Fuentes 60ga­rren hamarkadan hasi zen lehian, eta Estatuan egon zen lehenengo atletetako bat izan zen. Garai zailak ziren haiek emakumeentzat eta emakumeen kirolentzat. Berak bideak ireki zituen». Ekitaldia astelehenean izan zen, Orona Ideon, eta emozio haundiarekin jaso zuen Fuentesek, errekonozimendua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!