‘Sex o no sex’ Virginia Imazen antzezlana gaur, festari segida emateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 9a, 01:00

Morez jantzi ziren atzo, Her­naniko kaleak. Dozenaka he­rritarrek egin zuten bat, Ma­rijirarekin. «Hau ez da gure bakea, Feminismoa bai!» le­lo­pean, festa giroa  eta alda­rrikapen oihuak uztartu zituz­ten Kax­koan barrena egin­ zuten bueltan. Institutuan ere, izan zen emakumeen eskubideen aldeko lanketa. Liletak taldeak antolatuta, hainbat ekintza egin zituzten goizean zehar, eta argazki bat ere, atera zuten.
Emakumeen borroka egu­nerokoa izaki, Hernanin hil osoan ari dira izaten ekintzak. Gaur esaterako, Sex o no sex antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute Biterira ger­tu­ratzen direnek. Oihulari Klowneko kidea den Virginia Imaz izango da protagonista, iluntzeko 19:30etan hasita. Gaztelaniaz izango da ema­naldia; Berdintasun Kon­tseiluak eta Hernaniko Udalak antolatu dute.

GAUR
Antzerkia: ‘Sex o no sex’
(Virgina Imaz Quijera, Oihulari Klown), Biterin, 19:30etan, gaz­te­laniaz. Berdintasun Kontseiluak eta Udalak antolatuta.
BIHAR
Eztabaida feminismorako
ekarpenak hitzaldia
Biterin, 18:30etan, elebietan.
Lumaltik GKE eta Udalak antolatuta
MARTXOAK 12
Kontzertua: La Furia
Tilosetan, 19:30etan, Berdintasun Kontseiluak eta Udalak
antolatuta.
Sagar moreen festa
Gaztetxean, 21:30etan. Sutu Hernani eta Bilgune Feministak antolatuta.
MARTXOAK 17
Jaialdia: Zinegoak, gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoak
Biterin, 19:00etan, Berdintasun Kontseiluak eta Udalak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!