Taldeek azken egunak, izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 9a, 01:00

Hilabete baino gutxiago geratzen da 2016ko Hernaniko Olinpiadak hasteko. Urteroko legez, adin ezberdinetako talde guztiak daude dei­tuta, parte hartzera. Horre­tarako izen ematea zabaldu zuten pasa den otsailean, eta bihar itxiko da horretarako epea; martxoak 10.  Aker, Garin eta Goiz Argin eman behar da izena. Gainera, izen ema­tearekin ba­tera, zehaztu behar dira talde bakoitzeko ardu­radunaren izen-abizenak eta telefonoa.

Beroketa, datozen egunetan
Aurtengo Olinpiadak apiri­la­ren 2an hasiko badira ere, datozen egunetan giroa berotzen joateko hainbat ekintza antolatu dituzte. Bihar, asanblada orokorra deitu dute, eta taldeen izene­matearen itxiera izango da. Ostiral eta larunbatean,  ber­tso afaria an­tolatu dute. Martxoaren 19an be­rriz,  mendi martxa eta baz­karia. Eta azkenik, mar­txoa­ren 31n, asanblada orokorra, Olin­pia­detako aurre­neko egu­neko azalpenak emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!