Sinadura bilketa gaur arte, eta bilera kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 9a, 01:00

Hamabost egunetan 1.300 si­nadura jasota, gaur arte lu­za­tu zuen firma bilketa A3 Orain! taldeak: «datu pozgarriak dira, lanera gonbidatzen dutenak eta ilusioa pizten dutenak. Zorionak sinatu duzuenoi, eta dendari eta tabernarei, bilketa ahalbidetu duzuelako. Eta no­la ez, gainontzekoak animatu si­natzera. Gero eta sinadura ge­hiago, A3 gertuago», alda­rri­katu du taldeak.

Bilera, gaur iluntzean
Aurreko ostegunean egin zuen bilera taldeak, eta gaur jarri dute zita berri bat. Iluntzeko 19:00etan izango da, kultur etxean. Aldarrikapen pegati­nak ere ari dira jartzen, herrian zehar.

Mozioa, hurrengo Plenoan
Mozio bat ere prestatu dute, hurrengo Plenoan aurkez­tuko dutena, eta testu bat ere onartu zuten aurreko bileran, Udaleko alderdi guztiekin eta alkatetzarekin hitz egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!