Berdintasuna ehuntzen, asteartera arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 9a, 01:00

Atzo izan zen Emakumeen Na­zioarteko Eguna, martxoa­ren 8an, eta herriko hainbat txokotan egin zuten bat ber­din­tasunaren aldeko aldarri­kapenarekin.
Herri Eskolan, historiako hainbat emakume esan­gur­a­tsuren berri izan zuten goi­ze­an, jolasen bitartez. Harituzek, berriz, postua jarri zuen Joseba Barandiaran plazan, puntuzko bufanda egiten ja­rraitzeko; eta mantala taile­rra antolatu zuen arratsaldean.
Umorezko bakarrizketa ere izan zen kultur etxean, Maria La Vikingarekin, eta Udaleko Berdintasun Sailak, hirustak oparitu zizkien emakumeei.

Poesia emanaldia, etzi
Baina ekintza gehiago ere izango dira datozen egunotan, martxoaren 8aren bueltan. Etzi, ostiralean, Zure hatzaren ez galtzeko emanaldia eskai­ni­ko du Itxaro Bordak, Itsaso Gutierrez gitarristaren lagun­tzaz. Poesia musikatua izango da, doan; kultur etxean, 18:00etatik 18:40etara.
Eta asteartean, Dos días una noche zineforuma anto­la­tu du Harituzek. Kultur etxean izango da, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!