‘Txotx’ antzezlana ikusteko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 8a, 01:00

Sekulako arrakasta izan zuen Txotx antzezlanak, otsaila bukaeran. Goiz Eguzkiko an­tzerki taldeko eta abesba­tzako kideak dira protagonistak. Orduko harrera ona ikusita, hitzordu berri bat jartzea erabaki dute. Beraz, gaur Txotx antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, berriz ere, Biterin. 19:45etan hasiko da, eta gonbidapen guztiak bukatu direla jakinarazi dute.
Txotx denboraldiaren
parodia bat
Obra Jabier Zubimendirena da, eta Karmen Mendiolak egiten ditu zuzendari lanak. Txotx denboraldiaren parodia bat egiten dute bertan: Don Ignacio izango da Txotx Irekierako omendua aurten; izan ere, hortzeria berezia sortu du Don Ignaciok. Dena ondo joango da omenaldian, zerbait gertatzen den arte...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!