Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna gaur, Liletak eta Marijirarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 8a, 01:00

Emakumeak protagonista dira gaur Hernanin eta munduko bazter guztietan. Emakumeen Na­zioarteko Egu­na ospatzeko hainbat ekitaldi ari dira izaten herrian, eta gaurtik aurrera ere, izango da aldarrika­pe­ne­ra­ko eta ospakizunerako tartea.
Liletak taldeko kideak ar­du­ratuko dira, institutuko progra­mazioaz. Goi­zean zehar ekitaldi ez­ber­dinak egingo dituzte ins­tit­utuko ikasleekin; eta argazki erraldoi bat ere aterako dute.
Arratsaldean Marijira ate­rako da Plaza Berritik, 19:00­etan. Hernaniko Koordina­do­ra Feministak antolatuta, al­da­rrikapenak eta festa giroak bat egingo dute; herritarrak ani­ma­tu dituzte, parte har­tzera.  

Hainbat ekimen, datozen egunetan
Bihar Sex no sex antzerki-ba­ka­rriz­keta egingo du Vir­ginia Ima­zek, Biterin. Os­te­gunean be­rriz, feminismoak eta zapa­tismoak dituzten pareko­ta­sunak aztertu­ko di­tuzte, besteak beste, Biterin an­tolatu duten hitzaldian. Larun­batean kon­tzertua eta sagar moreen festa antolatu dute...

EGITARAUA
Argazkia eta ekintza ezberdinak
egunean zehar

Hernani institutuan,
Liletak  taldeak antolatuta
Marijira
Plaza Berrin, 19:00etan, Hernaniko Koordinadora Feministak antolatuta.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!